Gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu tailer honek. Horretarako, elikagaien eta horien produkzioak eta banaketan sortzen dituzten eragin eta ondorio nabarmenenak irudikatzen dira, gaur egungo elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz. Jolas kooperatibo bidez lan egingo dute ikasleek.