Negu bukaeran, udaberria baino lehen hazien landaketa egin zuten DBH 2KO ikasleek. Hazitegiak egiteko ikastetxeko kafe makinako plastikozko edalontziak berrerabili ziren eta kalabazak, eguzki loreak, perexila, piperrak...landatu ziren. Behin landatuta negutegian sartu ziren eta Fernando ikastetxeko baratzezainak lagundu zigun eurak zaintzen.